2011/01/12

Tratu txarren aurrean tolerantzia zero.

Hona hemen Picasa-n sortutako album-a.

Gernikako Bonbardaketa.

Hona hemen, Power Point programarekin egindako multimedia. Multimedia honetan, Guda Zibilean Gernikan egondako bonbardaketari buruz hitz egiten dugu. Baina ez dugu gertatutakoa bakarrik azaltzen, baita honek ekarritako ondorio guztiak azaltzen ditugu ere. Bai arlo sozialan eta ekonomikoan ere.

Bideo zerrenda.

Sarrera honetan, tratu txarrekin erlazionatutako bideo zerrenda bat egin dugu. Alde batetik, Tratu txarren kontrako kanpainak ikusi ahal ditugu, baina, baita pertsona anonimoen montageak edota testimonioak.


Nola igo power point bat blog-era.

Hona hemen, Nerea Sierra eta biok egindako Tutoriala. Gure tutorialean, SlideShare web orrialdetik Blog-era PowerPoint bat nola igo azaldu dugu.
Tutoriala, CamStudio programarekin egin dugu eta gero YouTube-ra igo dugu, horrela gure Blog-etan ikusiz aparte baita YouTube-n ikusteko aukera izango duzue.

Besterik gabe, zuentzako baliogarria izatea espero dugu.


Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, jarraitu gida honetako aholkuak. Zuri gertatzen ari zaizuna mundu osoko emakume askori ere gertatzen zaie. Zuk ez duzu errurik. Nahiz eta asko saiatu, bera ez da aldatuko.

 
ZER DIRA TRATU TXARRAK? Senideren batek edo zurekin bizi den edo bizi izan den pertsonak mehatxatzen, iraintzen, etxean gertatzen diren gauza txar guztien errua egozten, makurrarazten, jendaurrean irrigarri uzten, zure itxura edota egoera fisikoagatik gutxiesten edo mespretxatzen, lagunekin edo senideekin harremanak izatea eragozten, zure gutunak eta telefono deiak kontrolatzen, zure dirua eskuratzea eragozten, zure gastuen kontuak ematera behartzen, zuretzat balio sentimental berezia duten gauzak txikitzen, bultzatzen, jotzen edota sexu-harremanak izatera behartzen bazaitu, tratu txarrak jasaten ari zara. Zuri gertatzen ari zaizuna emakume askori gertatzen zaie gure herrian eta mundu osoan, eta berdin dio adina, egoera soziala eta ekonomikoa, kultura edo nazionalitatea. Gainera, ezintasunen bat baduzu, ahulago zara tratu txarren aurrean. Tratu txarrak ematen dituena da tratu txarren errudun bakarra. Zuk ez duzu errurik eta ez dago zeure esku haren portaera aldatzea. Askotan damututa dagoela edo maite zaituela esan arre, bera ez da inoiz aldatuko. Zuk, baina, pauso batzuk eman ditzakezu egoera hori amaitzeko. Jarraitu gida honetako aholkuak. Ez da bide erraza, baina merezi du. Gainera, hainbat profesional laguntzeko prest dituzu. Eta gogoratu, tratu txarra ematen badizu, ez zaitu maite.